XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Premiazkoak diren egiaztapen-iharduketak egitea, dirulaguntza esleitzeko jarritako baldintzak betetzen dituenentz jakiteko.

c) 1993-94 ikasturtean irakaskuntza ofizialean egitea bera matrikulatuta dagoeneko ikasketak.

d) Egunean hiru orduko lankidetza eskeintzea dagokion Sailean, 1994ko ekainaren 30erarte.

Lan-erregimena eta ordutegia izango dituzte, lankidetza egitasmoan ohartemandako moduan.

12. oinarri-araua. -

Lankidetza Bekaz gozatzeak ez dakar, egundo, bekariaren eta Eusko Jaurlaritza edo dagokion unibertsitatearen arteko ondorio juridiko-laboralik.

13. oinarri-araua. -

Bekari bakoitzari izendatu zaion lankidetza betetzen denentz zainduko dute Unibertsitateek.

Unibertsitate Zuzendaritzari emango diote ezbetetze kasuen berri, honek, espedientea ireki dezan edo, hala beharko balitz, emandako beka atzera bota dezan.

14. oinarri-araua. -

Unibertsitate ikastetxeek ahalik gehien zabalduko dute deialdi hau, iragarki-oholtzetan jendaurrean jarriz.

15. oinarri-araua. -

1. Deia egiten da, halaber, 1992-93 ikasturtean lehenengo bider bekariak izan direnei aurten ere Lankidetza Beka emateko.

2. Dirulaguntza horiek berriz ere esleitu ahal izateko, dirukopuruei, baldintza orokor eta akademikoei eta ihardunbideei buruz Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 1992ko uztailaren 28ko Aginduan (abuztuaren 26ko EHAA) jasotako arauak izango dira aplikagarriak; agindu hori, 1992-93 ikasturterako Lankidetza Beketarako deia egiteari buruzkoa zen; horri gagokionez, 1991-92 eta 1992-93 urteei eta ikasturteei egindako aipamenak 1992-93 eta 1993-94 ikasturteei egindako lez hartuko dira.

16. oinarri-araua. -

Agindu honetan xedatu gabeko kasuetan, ordezko lez, izaera orokorreko bekak erregulatzen dituzten arauak izango dira aplikagarriak deialdi honen gai diren Lankidetza Bekentzat.